XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obra hiru atal nagusitan banaturik dago: lehena ereduari buruzkoa da eta itzulpen ikuspegiak eta prozesuaren modulazioaz ari da.

Bigarren atalak, esanahi edo adieraziari buruzkoak, hitz, esaldi, logika, gramatika, erretorika, testua eta diskurtsoa bezalako gaiak sakontzen ditu.

Eta hirugarren atala, oroimenari buruzkoak, testu-prozesaketa, informazioa, ezaguera eta oroimena bezalako gaiak lantzen ditu.

Liburua linguistika eta traduktologiari buruzko bibliografia joriaz horniturik dator.

Xabier Mendiguren

Traduction et traducteurs au moyen age. Actes du colloque international du CNRS organisé à Paris, Institut de recherche et d'histoire des textes les 26-28 mai 1986. (Textes réunis par Genevíeve Contamine). Editions du Centre National de la Recherche Scientifique, 15, Quai Anatole-France -75700 Paris, 1989.

Testuen Historiako Ikerketa-Institutuak antolaturik 1986eko maiatzaren 26-29an erdiarolarien kolokio bat antolatu zen Parisen lau ardatzen inguruan: itzulpenak eta moldaerak, itzulpenak eta itzulpen-zentruak, jakintza-hizkuntzak eta hizkuntza bernakularrak eta motibazioak eta metodoak.

Sarrera gisa, Pergnier traduktologo ezagunak itzulpen-zientziaren inguruko gogoeta sakon bat eskaintzen du eta bertan bi multzo nagusitan biltzen ditu itzulpenari buruzko auzi teorikoak: a) hizkuntzen egiturek berek sortzen dituzten zailtasunekin zerikusia dutenak, b) hizkuntzaz kanpoko datuekin zerikusia dutenak (faktore soziologiko, psikologiko, kultural eta testualekikoak).

Lehen ardatz edo gai-multzoari dagokionez siriera, arabiera, latina, eslaboia, grekoa, georgiera, hizkuntza keltarrak eta errusiera zaharraren inguruko itzulpenei buruzkoa da.

Bigarren multzoan, itzulpen eta itzulpen-zentruei buruzkoan, Eskoto Eriugena, Gerardo Kremonakoa, Amalfiko itzultzaileak, Kantuen kantuaren aramaierazko bertsioa, bertsio arabiar kristauak, Hego-Italiako itzulpen hagiografikoak, Sizilia eta Napoliko itzultzaile juduak eta bi interpretarien arteko itzulpenak (arabiera-bernakulua/bernakulua-latina) bezalako gaiak lantzen dira.